XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... eta azaltzen den edozein gauza berri molde horretan sartzen duzu, itzulpenen bidez landu beharrean.

Bai, horrela esan dezakezu.

Iruzkinak

Egun, irakasle asko hizkuntza modu komunikatibo batean azaltzeaz arduratzen dira.

Osoki garatuz gero, sistema hau oso planteamendu egokia da hizkuntza ikas eta irakasteko.

Baina kontuz ibili behar dugu ordea komunikazioaren esanahia ez sinplifikatzeko.

Zenbaitentzat, informazio berria adieraztea besterik ez da, edo gutxienez entzule edo irakurleak zituen zalantzak argitzea.

Irakasleari nire boligrafoa gorria da esatea ez da komunikatiboa zentzu horretan, baldin eta irakaslea boligrafoari begira badago.

Baina ez badu inoiz ikusi, esaldi berbera komunikatiboa da (oso interesgarria ez bada ere!).

Zentzu honetan, komunikazioak ikaslearengan esanahien kalitatea eta bizitasuna zabaltzeko joera dauka.

Bert-ek unibertsitatean urte betez eman zuen txinerazko ikastaroak, zalantzarik gabe, ikastaro honetako lehen hilabeteetan esaldi asko itzultzeko erraztasuna eman zion.

Bere testuliburuetako ingelesezko hiztegiek beste laguntza bat eman zioten.

2.2.4 eta 2.2.5 ataletan azkarragoak eta biziagoak ziren esanahi iturriak ikusten hasi gara.

Iturri hauetako bat ikasgelan etxean ikasitakoa laburtu beharra zen.

Beste bat, zalantza sortzen zioten gramatikazko galdera mugatuak egiteko aukera.

Hirugarren bat, parafraseatzeko praktika: norberaren hitzetan irakurritakoa edo entzundakoaren edukina ematea.

Hiru iharduera hauetatik, bigarrena soilik da komunikatiboa argi eta garbi, deskribatu dudan zentzuan.

Lehenengoan, ikasleak irakasleari honek jadanik irakurri eta beste dozenaka ikasleri entzun duenaren berri ematen dio.

Hirugarrenean, ikasleak irakasleari azken honek esan berri duena edo elkarrekin entzun edo irakurri dutena esaten dio.

Nola lagun dezake berehalako edo beranduago egindako parafraseak ez-hitzezko irudi mental zehatzagoak sortzen?

Erantzuna zera da, parafrasiak, azken finean, zalantza bat argitzen duela.

Zalantza hau ez da mezua zein den ordea, Parafraseatzaileak jatorrizko mezua gordetzen al du? baizik.

Galdera honi erantzuteko, bai ikasleak eta bai irakasleak jatorrizkoaren esanahiak konparatu eta parafraseatu egin behar dituzte.

Eta esanahi horiek konparatzeko, gogoan eduki behar dituzte.

Maila batean, orduan, nire ustez parafraseatzea ere komunikatiboa da.

Beharbada horregatik atera zezakeen Bert-ek halako etekina.